Hona hemen Guria ostatuan diskoaren gainean Elkar argitaletxeak dioena, aurkezpenaren zain…: "Arreta eta gogoa piztuko dizkiguten zenbait ezaugarri berezi biltzen ditu. Diskoa osatzen duten hamaika abestiok hari sentikor bati lotuak ageri dira, eta Ruperrek maisu batek bezala lotu ditu lan olistikoago bat lortuta".
Oñatiarrak bi kontzertu iragarri ditu ondorengo egunotan:
- Oraingo domekan, azaroaren 13an, Usurbilen, Sutegi auditorioan.
- Hurrengo egubakoitzean, azaroaren 18an, Ermuan. Antzokian.
Ondoren, beste hauek etorriko dira:
- Abenduak 3: Soraluze. Zinema.
- Abenduak 17. Bilbo. Kafe Antzokia
- Urtarrilak 6. Donostia. Victoria Eugenia