Correos-ek postal bat atera du Oñatiko argazkiekin

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko azaroaren 10a

Oñatiko ondare kulturala eta naturala jasotzen dituen hiru argazki aukeratu ditu Correos-ek postala egiteko. 1.000 postal atera ditu eta postetxean eros daitezke, euro baten, eta ez du zigilua jarri beharrik. Espainiar estatuko edozein tokitara bidaltzeko balio du. Argazkiak Natxo Santos argazkilari oñatiarrarenak dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak