Iñigo Segurola paisajistak hitzaldia egin du Oñatiko Larrain Gain elkartean

Miren Arregi Amasorrain 2016ko aza. 5a, 17:29

Larraña auzoko IV. Eguna ospatzen ari dira gaur Oñatin eta goizean, Iñigo Segurola lorezain ezagunak hitzaldia egin du Larrain Gain elkartean. Herritar mordoa batu da haren gomendio eta aholkuak entzunera.

Zati teorikoa eta praktikoa izan ditu saioak. Lehenengoan, Segurolak, erreferente diren lorategiak erakutsi ditu. Normandiakoak, Holandakoak eta Ingalaterrakoak horiek. Ondoren, bere Oiartzungo etxean duen lorategia  erakutsi du eta azkenik, aholku praktikoak eman ditu: Hortensiak nola kimatu behar diren, orain zein lora landatu behar den... Bitxikeria gisa, Segurolak esan du, Euskal Herriko klimak antzekotasun handiak dituela Japonekoarekin, eta hango loreak ondo hazten direla gurean. 

Saioaren bukaeran luntxa egin dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak