Adin tarte ezberdinei zuzendutako emanaldiak daude aurtengo Musikegunak egitasmoaren barruan. Betiko moduan azaroko domeketan izango dira ekitaldiak Santa Ana aretoan. Lehenengoa domeka honetan, 19:00etan. Donostiatik etorriko den Bay Trio ganbara taldearen kontzertua izango da; Brahms eta Guinovart artista garaikidearen lanak eskainiko dituzte.
Hilaren 13ko emanaldia Pello Ramirez, Jon Goenaga, Andoni Salamero eta Josu Maroto laukoteak egingo du, musika eta olerkiak uztartuz. Opera ikuskizuna ere badago programaren barruan. Opera Divertimento taldeak Txirula magikoarekin jolasean ikuskizuna eskainiko du familiendako azaroaren 20an. Hileko azken domekan berriz, 27an, Oñati abesbatzak kantatuko du 50. urteurreneko ospakizunen barruan.
Sarrerak
Emanaldi guztietarako sarrerak dagoeneko salgai daude http://bibe.me helbidean.