Aurreikuspenak beteta partidu gogorra jokatu zuten Izarraitz Muñoz Aloña Mendik eta Basaurik. Etxekoak pare bat goleko abantailarekin erretiratu ziren atsedenera, eta bigarrenean bizkaitarrek estutu egin zuten, ohi moduan: "Bigarrenean, gainera, defentsan jasotako zigorren ondoren justu samar genbiltzan, eta horretaz baliatu ziren Basaurikoak aldea txikitzeko", adierazi du Rafa Zulueta bigarren entrenatzaileak. Berdindu bakarrik ez, partidua amaitzeko minutu baten faltan Basauri bi goleko errentarekin zegoen.
Minutu horri, baina, bizkaitarrek baino esperientzia gutxiago izanda ere Oñatiko mutilek etekin galanta atera zioten, partidua berdintzeraino (28-28). Hala, iaz lortu ez zutena dagoeneko egin dute txantxikuek, Ford Mugarri Arrasate, eta Basauri, Zubikoan geldiarazi.
Ford Mugarrik ere irabazi
Ford Mugarri Arrasatek ere irabazi egin du asteburuan, 20-25 Urdanetaren kantxan.