Kanposantuetan Domu Santu egunerako guztia prest uzten ari dira

Amaia Txintxurreta Guridi 2016ko urr. 31a, 08:00
Oñatiko kanposantuko irudi bat.

Zubia dela-eta egunotan jende dezente dabil kanposantuetan azaroaren 1ean izango den Domu Santu egunerako guztia txukun uzten. Askok garbitu dituzte dagoeneko hilobiak eta panteoiak, lora dezente daude dagoeneko, eta batzuk, ohiturei jarraituz, kandelak piztu dituzte.

Egunotan kanposantuetan jende ugari ikusten da joan-etorrian. Aurreko egunetan hilobi eta panteoiak garbitzen eta txukuntzen izan dira, eta azken egunotan lora koloretsuak jartzera joan dira asko, hildako guztiak gogoratzeko eta omentzeko eguna iristear baitago.

Aurten, zubia denez, ohi baino lehenago ikusi ahal izan dira lorak kanposantuetan eta zendutako senitarteko, lagun edo ingurukoak maitasunez gogoratzen ari dira herritarrak egunotan. Oñatiko kanposantuan, adibidez, maitsunezko hitzak irakurri ahal izan dira loretan jarritako hainbat txarteltxotan. Eta hunkituta gogoratu dituzte batzuk falta dituztenak, panteoi alboan.

Oñatin, esaterako, ohitura da kanposantuko kaperan kandela piztuta uztea, eta nahiz eta galtzen doan ohitura izan, kandela pillatxoa daude dagoeneko bertan piztuta.

Kontuz lapurretekin

Oñatiko kanposantuaren atarian, adibidez, lapurretekin kontuz ibiltzeko kartela dago jarrita. Bertan hauxe jartzen du: ez uzteko autoa zabalik, baliozko objekturik ez uzteko bistan eta kontuz ibiltzeko poltsoekin eta diru-zorroekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak