Natrak urteko hirugarren hiruhilekoko emaitzen berri eman du. Iazko epe berean baino %1,6 gehiago saldu du; denetara, 267,5 milioi euroko diru-sarrerak izan ditu, iazko 263,3koen aldean.
“Ekoizpeneko zuzeneko gastuetan eraginkortasuna bilatzeak, bereziki personal eta logistikan, eta esplotazioko beste gastu batzuk hobetzeak, ahalbidetu du 18,2 milioiko EBITDA lortzea”, azpimarratu du Valentziako enpresak; hori da salmentekiko %6,8, iazko %5,6ko proportzioaren aldean.
Zerga aurreko 0 milioiko emaitzarekin itxi da hirugarren hiruhilekoa, iazko -5,1 milioiko emaitzaren askoz gainetik.