Alde batetik, legezko betebeharrak ezagutu ahal izateko ikastaroa dago, Legezko betebeharrak. Kontabilitatea, fiskalitatea eta zergak izenekoa. Bederatzi ordu iraungo ditu, hiru lan saiotan banatuta. Azaroaren 7an, 14an eta 21ean izango dira saiook, 17:30ean hasi eta 20:30era, MUko enpresagintzako fakultatean.
Bestalde, Nola hezi haur eta gaztetxoak parekidetasunean. Hezkidetzarako estrategia eta baliabideak izeneko bigarren ikastaroa, 8 ordukoa izango da. Abenduaren 2an arratsaldez, eta 3an goizez, emango dira saio hauek, Bidebarrieta 18an dagoen Euskaldunberri aretoan.
Izena emateko, ondorengo bideak erabili beharko dira: udaletxeko harrera, partaidetza@onati.eus helbidera idatzi edota 688 679 460 telefonora deitu edo whatsappa bidali.