Zortzigarren aldiz antolatu du Lizargarate Trikitizale Elkarteak trikiti jaialdia. Azaroaren 12an izango da, Santa Anan aretoan. Hamalau trikitilarik hartuko dute parte, bikoteka, bakarka edo taldeka. Tartean dira, gainera, lau oñatiar.
Trikiti jaialdirako sarrerak 12 eurotan daude salgai Oñatiko Arrano tabernan; lizargarateelkartea@gmail.com helbidera mezua bidalita ere eskatu daitezke. Afaritarako txartelak ere Arrano tabernan salgai daude hamabost eurotan. Azaroak 5 da txartelak erosteko azken eguna.