Indianoen berri jakiteko bisita gidatua egin dute Oñatin

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko urriaren 23a

Don Pedruena etxea

Turismo Bulegoak eta Gipuzkoako Protokolo Historikoen Artxibategiak elkarrekin antolatutako bisita gidatuan, Oñati eta Amerika arteko erlazioak aztertu dituzte. Batetik, erdigunean dauden indianoen etxeak bisitatu dituzte, Don Pedruena etxea, esaterako; bestetik, joan-etorri horien agiriak ikusi dituzte artxiboan.

Bisita gidatu berezia egin dute goizean Oñatin. Turismom Bulegoak eta Gipuzkoako Protokolo Historikoen Artxibategiak antolatutakoa izan da eta gaia: Oñati, Gipuzkoa eta Amerika.

Gipuzkoa eta Amerika arteko migrazioen gaia jorratu dute. Joan-etorriko horretan kultura, ohiturak, joera berriak nola zabaltzen ziren azaldu dute eta dokumentuetan ikusi dute Oñatitik, edo Gipuzkoatik, Ameriketara eta handik hona itzulitakoen agiriak. Herriko erdiguneko Indianoen etxeen inguruko kontakizunak ere azaldu dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak