Udal ordezkariak egongo dira bilera ireki horretan eta euren planak zeintzuk diren azalduko dizkiete oñatiarrei bertatik bertara. Herritarrek, bestalde, aukera izango dute edozein zalantza argitzeko, adibidez, araututako aparkatze sistemaren oinarriak, ibilgailuek beharko duten baimen-txartelari buruzkoak, Ramon Irizarren jarriko duten piboteari edo zamalanen ordutegiari dagozkionak.