Iban Altube zena gogoratuz eta haren senideei aurreskua eginez hasi da eguna, ohi bezala.
Gero, 185 txirrindulari irten dira ibilbidea egitera. Ezustekoen atalari dagokionez, besterik ere izan da gaur. Izan ere, aurreneko txirrindularietatik batzuk jan-edanik gabe geratu dira, hura eraman behar zuen ibilgailua ez aurrera ez atzera geratu baita trabatuta. Azkenean ibilgailua atera, eta jarri dute anoa postua, gainerakoentzat.
Ibilbidea aldatu beharrari dagokionez, aldaketa ez da kilometro batera ere iritsi. Beste lagun batzuekin perretxikotan ari zen arrasatearra da hildakoa –heriotza naturala izatera, Ertzaintzak ez du daturik eman–.
Txirrindularien artean ere izan da min hartu duenik; legazpiar bat erori eta ospitalera eraman behar izan dute –hausturaren bat bazuela zabaldu da–.
Probaren amaieran, Aspanogikoek egindako paella dastatzeko aukera izan dute parte-hartzaileek.
Bestalde, ohi bezala, txikienek ere bizikleta txango txikiago bat egiteko modua izan dute gaur, Markel Irizarrek lagunduta; honetan 90 neska-mutiko inguruk hartu dute parte.