Joan den denboraldian baino talde bat gutxiago izango da beteranoen aurtengo txapelketan. Bundeswehr taldeak txapelketa utzi du eta honenbestez, hambai talde bakarrik lehiatuko dira aurtengo ikasturtean. Aurrekoan bezala, multzo bakarreko liga egingo dute eta guztiek jokatuko dute elkarren aurka.
Bilera
Denboraldi berriko lehen partiduak gaur, zapatua, jokatuko dira: Hangola eta Etxaitxat (13:00etan), Albok eta Shatoken Moura (14:30ean), Auschwitz eta Dollygan's (16:30ean) eta Kili Kolo eta Txuskos (18:00etan).
Eguazteneko bilerara talde guztiek joan behar dutela gogorarazi dute zuzendaritzakoek.