San Juan Artiako indusketa lanak bertatik bertara ikusteko, bisita gidatua egingo dute bihar, urriak 12. Iaz egindako kata batzuetan XII eta XIV. mende arteko aztarnak aurkitu zituzten, garai batean baseliza eta benta zaharra egon ziren lekuetan. Indusketa lan sakonagoak egiten ari da orain Josu Etxezarraga arkeologoaren lantaldea. Natur eskolako kideek gidatuko dute bisita; 09:00etan abiatuko dira Foruen plazatik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.