Parte hartzaileak Lourdes Otaegi, Alex Gurrutxaga, Antton Valverde, Anjel Lertxundi, Bedatse Liliak, Karlos Linazisoro, Joxan Goikoetxea, Susana Cencillo, Hilario Rodeiro, Marije Ugalde, Bergarako musika-eskolako haurren abesbatza eta Koldobika Jauregi izango dira.
Egitaraua:
11:00etan: Izarren hautsak-hondarrak: Xabier Lete ikertuz (Lourdes Otaegi eta Alex Gurrutxagaren hitzaldia).
12:30ean: Izarren hautsa haizatuz: Antton Valverde eta Anjel Lertxundiren mintzaldi musikatua.
17:00etan: Ahaire delizius huntan: Bedatse Liliak (musika eta dantza).
18:30ean: Poeta naizenez gero: Karlos Linazisoro eta Joxan Goikoetxea (poesia eta musika).
20:00etan: Uholde handia: Susana Cencillo, Hilario Rodeiro, Marije Ugalde, bergarako musika-eskolako haurren abesbatza eta Koldobika Jauregi (musika eta performance-a).