Zubikoa kiroldegian egin dute Herri Eguneko bazkaria. Gaztetxo zein nagusi mahaiaren bueltan bildu dira bapo bazkaltzeko. Aurten, txikienentzako menu berezi bat ezarri dute, makarroiak eta hamburgesa. Nagusiek aldiz, marmitakoa eta okela gisatua izan dute jateko. Hori bai, prestatzeko erabili duten haragia bertakoa izan da, eta baita bazkaria borobiltzeko jan duten gazta ere.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.