Eta gaineratu du: "kartelak, inolako errespeturik gabe kolaz itsatsita agertzen dira ia egunero. Aipagarria da, besteak beste, adierazpen libreko guneetan dagoen zikinkeria eta eremu hauen garbiketa eza. Era berean, Kultur Etxeko paretak eta beste hainbat eraikin historikoetakoak ere ia beti pintadez apainduta aurkitzen ditugu eta Bidaurreta eta Orbea Etxe ingurua, sarritan daude pankartez josita". Jeltzaleek diote "herri ondarea guztiena" dela eta "errespetatu" egin behar dela.