Ohi den bezala, San Migel egunaren bezperan, danborrada nagusia egin zuten gauean. Atzeko kaleko lanak direla eta, ibilbidea aldatu zen pixka bat atzokoan. Bestetik, Angel Egaña ia hiru hamarkadatan kapitain nagusi ibili eta gero, Enrique Zelaia atera zen estreinakoz. Aurten, gainera, danborradako bultzatzaileetako bat izan den Pedro Mari Igartua zenari omenaldi xume bat egin zioten. Danbor joleen ordezkari batek, alkateak eta Iñaki Olalde bertsolariak egin zuten omenaldia. Amaitzean, danbor bat oparitu zioten oroigarri gisa familiari.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.