Fusible bat erre zelako joan zen atzo gauean argia herriko hainbat kaletan

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko ira. 28a, 12:44
Ugarkalden ilun atzo gauean (Aratz Losada)

Bidebarrieta izeneko transformadorean fusible bat erre zen eta horrek eragin zuen Foruen plazatik gorako kale eta auzoetan argirik ez egotea.

Oñargik baieztatu duen moduan, 23:30ean erre zen fusible bat Bidebarrieta transformazio zentroan. Ondorioz, ilunetan gelditu ziren Foruen plazatik gorako kale eta auzoak, esaterako: Kale Barria, San Lorentzo, Olakua, Ugarkalde, San Martin, Murgia eta Errekalde.

Gune gehienetan 01:30:00etan bueltatu zen argia, baina Portu kaleko eta Errekaldeko transformadoreetan egin beharreko lana luzatu egin zen eta 02:45:00etan, gutxi gorabehera, bueltatu zen argia inguru horretan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak