Valentzian egoitza nagusia duen Natra enpresak prentsa ohar bidez emandako datuen arabera, ia-ia joan den urteko sasoi bereko salmenta kopuru berbera lortu du: 171,7 milioiko salmentak aurten eta 173 milioikoak iaz. Baina EBITDA asko hobetu da: 11,08 milioi aurten, eta 8,49 milioi iaz.
Enpresak azpimarratu du “aurreko hiruhilekoetako eboluzio positiboari eutsi” diola: “Ekoizpen kostu zuzenen hobekuntzak, bereziki pertsonal eta garraio gastuetan, eta esplotazioaren beste gastu batzuen hobekuntzak ahalbidetu dute 11,08 milioiko EBITDA lortzea”. Horri esker, EBITDAren marjina %6,45eraino handitzea lortu du Natrak; iazko lehen seihilekoan, %4,9koa izan zen.
Emaitza garbiak erakusten du negozioaren errentagarritasuna hobetu egin dela: iaz, 6,59 milioi euroko galerak izan zituen, eta aurten, 2,90 milioi eurokoak.