Oñatiko jaiak 2016

Haurren eskutik, danbor hotsak nagusi

Aitor Agiriano 2016ko irailaren 25a

Aurrez asko entseatu eta gero, atzo iritsi zen haurrentzat egun handia. Ilusio handiz bete zituzten kaleak danbor hotsez. Santa Marina plazan hasi eta herriko plazan amaitu zuten koloretako konfeti eta guzti. Berrikuntzarik ere izan zen, neska-mutikoz osatutako danbor jotzaile konpainia berri bat atera zen. Aurten, gastadoreak izan dira danborra jo ez duten bakarrak. Herritar ugari bildu zen gaztetxoenak animatu eta txalotzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak