Kalakan taldeak kontzertua eskainiko du gaur Oñatin

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko irailaren 23a

Kalakan taldeko kideak.

Ulmaren 55. urteurrenaren harira Ulma fundazioak antolatuta eta San Migel jaien hasiera ofiziala ate joka dela, kontzertu interesgarria izango da gaur San Migel parrokian (22:00).

Kantu herrikoien moldaketa minimalistak egiten dituen taldearen aurretik, herriko bertako Ganbara abesbatzak kontzertua eskainiko du. Gainera, pieza bat ere abestuko dute Kalakan taldearekin batera: Sagarra jo.

Ulmaren urteurrenaren barruan, beste ekintza batzuk ere izango dira gaur. 16:30ean Ulmako langile eta langile ohiak oinez, korrika, patinean edo bizikletan joango dira Zubillagatik Foruen plazaraino. Han, Ulmako euskararen murala egingo dute (18:30). Ondoren, 19:00etan hasita, Amaia DJ-k dantzan jarriko ditu bertaratzen diren herritarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak