Gazteek gertutik ezagutu dute Artzain Txakur Txapelketa

Amaia Txintxurreta Guridi 2016ko irailaren 20a

Joxe Mari Bengoa artzaina gaztetxoei azalpenak ematen, San Martinen.

Txakurrak ez direla jostailuak argi geratu zaie gaztetxoei, Miriam Ugarte albaitariak emandako azalpenen ostean. Artzain txakurren ezaugarriak ezagutu eta domekan Oñatin egingo den Artzain Txakur Txapelketa gertutik ezagutu dute gaztetxoek.

San Martinen egin dute saioa goizean. Eta Miriam Ugarte albaitariak artzain txakurren inguruko azalpenak eman ostean, Joxe Mari Bengoa eta Jose Luis Madinabeitia artzainek erakustalditxo bat egin dute Eder eta Bat txakurrekin, domekan San Martinen bertan ikusi ahal izango den erakusketaren estilora.

Erreportajea, bihar telebistan

Goiena telebistan bihar eskainiko da bertan grabatutako erreportajea. Debagoiena zuzenean saioan izango da 20:00etan, 21:00etan eta 22:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak