Proiektua Lehen Hezkuntzako ikasleei bideratuta dute batez ere eta etxetik eskolarako joan-etorriak oinez, modu autonomoan eta ibilbide seguruetatik egitea bultzatzen du, Elkar Heziko irakasleen esanetan. Irailaren 19tik 23ra gauzatuko dute, ikastetxeko goizeko sarrerako ordutegian. Egitasmoaren hirugarren esperientzia izango dute.
Bi ibilbide
Guztira bi ibilbide antolatu dituzte, bakoitza bere geraleku eta ordutegiekin. Talde bakoitza helduek gidatua izango da, eta puntualtasuna oso garrantzitsua dela adierazi dute. Lehenengo ibilbidea Olakua auzotik Elkar Hezirainokoa da. Ahateen urmaelean elkartuko dira 08:20an, eta Bidaurretan eta San Martin zubian izango ditu geldiuneak. Bigarren ibilbidearen hasiera Bidebarrietan egongo da 08:25ean eta Errementari plazan ere geldituko da.