Antolatzaileek ibilbidea aldatzea erabaki dute, urtero berdina ez egitearren, eta bihar bi tontor igoko dituzte: Burgamendi eta Elgeamendi. Ibilbide motzak 27 kilometro izango ditu eta luzeak, berriz, 37,5 kilometro. Izenemate bakoitzeko euro bat Hotz Oñati taldearendako izango da. Izena zapatu goizean ematen dutenen artean, federatuek 13 euro ordaindu beharko dituzte eta federatu gabeek 15. Gainera, izen-emate bakoitzeko euro bat Oñatiko Hotz taldearendako izango da, errefuxiatuei lagundu ahal izateko. "Haiek etorri ziren gugana, ibilbidean zehar esku bat botako zigutela esanez eta horren trukean, izen-emate bakoitzeko euren kausarako ekarpentxoa egitea erabaki genuen", adierazi du Josu Aiastui antolatzaileetako batek.