Helmuga ere bertan izango da, 13:30ak aldera, eta 115 kilometrotako lasterketan txirrindulariek Untzillako eta Asentzioko gainak gainditu beharko dituzte. Azken kilometroak ere ez dira samurrak izango, Zuazola, Santipillau eta hilerritik itzulia eginda sartuko direlako Oñatira. Lasterketan hainbat debagoiendar izango dira lehian.