Horrelako neurriak jartzeko eskaera bat baino gehiago jaso zuten Aloabel elkartean herriko ganadu jabeen aldetik eta lanak auzolanean egitea adostu zuten udalarekin. "Udalak jarri ditu baliabideak, makineria eta hormigoia, esaterako. Eta elkarteko kideon artean egin ditugu lanak", dio Aloabel-eko zuzendaritzako kide den Jon Ander Irizarrek.
Zuloak
Udako lanak eginda, udazkenekoak antolatzeko bilera egingo dute laster elkarteko zuzendaritzako sei lagunek Baserritarren Elkartean. "Joan den udazkenean ere ibili ginen bideak txukuntzen eta aurten jarraituko ditugu lanak. Gune batzuetan dauden zuloak ere konpondu gura ditugu. Ganadua zuloetara jausi ez dadin, tapatu egin ditugu eta udazkenean konpontzea da asmoa ", dio Irizarrek.
Ganadua Aloñako larreetara eramaten duten herritarrak dira Aloabel elkarteko kideak, 50 inguru. Sasoi honetan ganadua goian dute denek eta bakoitzak ondoen ikusten duenean jaitsiko ditu behera, etxaldera. Otsailaren bukaeratik maiatzaren 1era ez da animaliarik egoten goian, mendiko lurrek atseden har dezaten.