Hala, artista omentzea helburu duen lehiaketan, helduak (16 urtetik gorakoak), gazteak (12 eta 16 urte bitartekoak) eta umeak (11 urte artekoak) parte hartu dezakete. Lehiakideek Arantzazuko Santutegiko edozein txoko, paisaia edo monumentu margotu ahal izango dute.
Izen-ematea Arantzazuko Gandiaga Topagunean egingo da 10:00etatik 12:00etara bitartean. Lanak, 16:00etatik 17:00etara entregatu beharko dira leku berean eta sinadurarik gabe. Epaimahaia Iñigo Arregi eskultoreak, Xabier Egaña eta Juan Ayesta pintoreek eta Leire Fernadez Arte Ederretan doktoreak osatuko dute. Lan guztiak, ikusgai izango dira irailaren 24tik urriaren 16ra bitartean Gandiagan (asteburutan eta jai egunetan 11:00-14:00).