Bost ordu inguruko ibilbidea izango da Ultzamatik Baztanera egingo dutena. 850 metroko desnibela du eta Aloña Mendiko mendi sailekoak adierazi dutenez ez du zailtasunik.
Belateko mendatetik aterako dira, Saioa tontorrera igotzeko. Jaitsiera Baztan aldera egingo dute, Ziga herrian bukatzeko.
07:00etan abiatuko dira postetxetik etaIrteera, goizeko 7tan Postetxe parean eta 17:00ak aurretik Oñatin izango dira berriz. Izena hilaren 22a aurretik eman behar da eta beharrezkoa da federatuta egotea. Hauexek dira prezioak: bazkideek 10 euro eta ez bazkideek 13 euro; langabetuek, 5 euro.