Eguraldi ona izan dute aurten Atzeko kaleko jaietan eta "inoiz baino jende gehiago" ibili da antolatzaileen esanetan. Eurek adierazi duten moduan adin ezberdinetako jendea ibili da, bai egunez bai gauez, eta "antolakuntzaren partetik, urte guztian zehar jaiak prestatzen ibili ostean, herriko haur,gazte eta gurasoak hain gustura eta pozik ikustea auzoko jaietan".
Bide batez, antolatzaileek eskerrak eman gura dizkie jaiak antolatzen laguntzen ibili diren auzotarrei eta gainerako herritarrei.
Lapurreta
Zapatu gauean txosnatik lapurtutako diruari buruz, antolatzaileek hauxe diote: "Lapurretan 50 euroko billeteak zeuden basoa hartu eta korrika alde egin zuten. Momentuan, bertan zegoen batzordekoak eta beste batzuk ere konturatu eta atzetik korrika joan ziren. Mutila Tokiederrera sartzen ikusi zuten eta bertan Ertzaintzara deitu eta bere bila aritu ziren, baina ez zuten aurkitu. Hala ere, lapurren izen-abizenak jakitea lortu dugu, salaketa jarrita dago eta Ertzainek lehenengo aldia ez zela esan ziguten, beraz kontuz ibili".