100 urteko Asun Arregi eta Benita Elortza arantzazuarrei omenaldia

Maider Arregi 2016ko ira. 11a, 16:19

Arantzazuarrak festan murgilduta ibili dira asteburuan. Gaur eguerdian, auzoko bi emakumeri omenaldia egin diete. Izan ere, Asun Arregik eta Benita Elortzak, 100na urte bete dituzte aurten.

Auzoko bi presoak, Xabin Usandizaga eta Joseba Arregi, ere gogoan izan dituzte gaurko omenaldian. Festa giroan, 25 litro salda, txorizoa, patata tortilla... banatu dituzte Kortakogainen dagoen Arantzazuko auzoetxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak