0-1 galdu du Aloña Mendik aurreneko neurketa

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko ira. 10a, 20:01

Denboraldia porrotarekin hasi dute Gotzon Urzelairen mutilek Azkoagainen Real Unionen kontra 0-1 galdu ondoren. Mondrak, berriz, garaipen baliotsua lortu du etxetik kanpora Elgoibarren aurka (1-2).

Aloña Mendik ezin izan du punturik eskuratu 2016-2017 denboraldiko lehenengo partidan. Neurketa nahiko orekatua izan da Oñatiko taldearen eta irungo taldearen artekoa, baina aukera gutxi izan dituzte erasoan. Defentsak sendo mantendu dira, batez ere lehenengo zatian, eta Real Unionek bi aukera polit izan dituen arren, Aloña Mendiko atezaina azkar ibili da baloia kornerrera desbideratuz. Atsedenaldia heldu aurretik, Irungo taldeak gol aukera argia izan du, baina baloia langa gainetik kanpora bidali dute zuri-beltzek.

Bigarren zatian oñatiarrak erasoan gehiago animatu dira, baina ez dute atearen aurrean asmatzerik izan. Bigarren zatiko 40. minutuan kanpoko taldearen gola etorri da. Ezker hegaletik bigarren zutoinera erdiraketa polita jarri du Pablo Javier Suarezek, eta Oñatiko defentsek errematea desbideratzea lortu duten arren, aldaratzea Real Unioneko Carlos Xabat Santosek aprobetxatu du, baloia sareetara bidaltzeko (0-1).

Gainera, minutu bateko isilunea izan da partida hasi aurretik, Jose Antonio Gomezen omenez. 70. hamarkadan Aloña Mendiko entrenatzailea izan zen Gomez.

Elgoibar-Mondra (1-2)

Zuri-moreek ezin hobeto hasi dute denboraldia etxetik kanpo hiru puntu lortuta. Josu Zubiaren mutilak Elgoibar baino gehiago izan dira, batez ere bigarren zatian. Mikel Aizpuruak aurreratu du Arrasateko taldea markagailuan, baina etxeko taldearen erantzuna bikaina izan da, eta Elgoibarrek 1-1ekoa ezarri du.

Mondrak sakatzen jarraitu du berdinketaren golaren ostean, eta 1-2koa Mikel Barberok eskuratu du.

 

Beti Gazte-UDA (0-2)

Aretxabaletako taldeak garaipena bikaina lortu zuen Lesakan, denboraldia erritmo onarekin hasteko. Iñigo Velez de Mendizabal teknikari berriaren mutilek 0-2ko sendoa lortu zuten etxetik kanpora.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak