Unai Iribarrek irabazi du Mikel Deunaren LVIII Saria Oñatin

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko ira. 10a, 14:17
Unai Iribar nagusi, Unibertsitateko etorbidean.

Limousin taldeko txirrindulariak irabazi du proba esprintean, Gari Lagneten (Mauleon taldea) eta ULMA taldeko Xabier Murgiondo oñatiarraren aurretik.

Unai Iribarrek lortu du garaipena Oñatiko kaleetan, Mikel Deunaren LVIII Sarian. Limousin Cartonajes taldeko txirrindulari gaztea azkarrena izan da Unibertsitateko etorbideko esprintean, Gari Lagneten eta Xabi Murgiondo aurretik. ULMA taldeko oñatiarrak sufritu egin du Santipillauko malda gogorrean, eta gero aurrekoekin bat egiteko esfortzu handia egin behar izan du. Esprintera indar gutxirekin heldu da, baina podiumeko hirugarren tokira igotzea lortu du.

60 txirrindulari irten dira proban, baina denboraldi bukaera denez, nekea sumatu dute hainbatek eta 88 kilometroko proba 27 gaztek bakarrik bukatu dute.

Taldekako sailkapen Iparraldeko Mauleon taldearendako izan da, eta mendiko sailkapena Bazpi taldeko Iñigo Altunak irabazi du. Gainera, tarteko helmugetako saria Imanol Alvarezek (Ciclos Iturriaga) eskuratu du.

 

Sailkapena:

1- Unai Iribar (Limousin Cartonajes)               02:19:31

2- Gari Lagnet (Mauleon)                                02:19:31

3- Xabier Murgiondo (ULMA)                       02:19:31

4- Luis Mari Garikano (Limousin Cartonajes) 02:19:31

5- Andoni Lopez de Abetxuko (Arabarrak)     02:19:31

6- Imanol Etxebarne (Aviron Bayonnais)        02:19:31

7- Patxi Darthayette (Aviron Bayonnais)        02:19:31

8- Ander Amonarriz (Andoaingo Eskola)        02:19:31

9- Imanol Alvarez (Ciclos Iturriaga)                02:19:31

10- Vincent Arnie (Mauleon)                           02:19:31

.....

17- Mikel Arregi (ULMA)                              02:20:16

27- Julen Otero (ULMA)                                 02:24:28

Erlazionatuak

Unai Iribar nagusi Mikel Deunaren Sarian

Josu Bilbao Atxutegi 2016 ira 10 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak