Azken urteetako aldarrikatzeei jarraituz, Etxerateko hainbat kidek elkarretaratzea egin dute Arantzazun, eta 'Dispertsioaren Haurrak' deituriko txostena eman diote Iñigo Urkullu lehendakariari, meza hasi aurretik. Euskal Preso eta Iheslari Politikoen Senide eta Lagunen Elkarteko bozeramaleak "dispertsioaren aurka zerbait gehiago egin dezaketela" esan dio Urkulluri, eta lehendakariak txostena jaso eta "Etxeratekin elkartu" zela, eta "txostenak eta eskakizunak Madrilera transmititu" dituela erantzun dio.
Gainera, Etxeretako bozeramalea PPko Borja Semperrekin ere izan da "dispertsioarekin bukatzeko eskaria transmititzeko". Semperrek "aurrena ETAren disoluzioan lagundu behar" dutela erantzun dio Etxerateko bozeramaleari.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!