Auzitegi Konstituzionalak ez zituen aztertu ere egin EH Bilduren defentsaren alegazioak Arnaldo Otegiren inhabilitazioaren aurka eta atzera bota zuen helegitea. Hala, berretsi egin zuen Gipuzkoako Hauteskunde Batzordeak eta Donostiako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiak hartutako erabakia eta EH Bilduren zerrendetatik kanpo geratu da Otegi. Hori salatzeko elkarretaratzea egin dute oñatiarrek.
EH Bilduk jakinarazi du Otegik kanpaina egiten jarraituko duela, eta "inhabilitazio eta oztopo guztien gainetik, aurrera" egingo dutela.