14:30ean, bazkari herrikoia, txosnagunean. Bazkalostean, antzerkia Txabela Bragas taldearen eskutik: Palabras ke haze unos años una loka inskribio en la pared del manikomio.
17:00etan, jolas poteoa, txosna batzordeak antolatuta, kaleetan zehar.
18:00etan, San Migel pilota txapelketako finalaurreak, Euskal Herriko kadete eta gazte mailako pilotari onenak, Zubikoa pilotalekuan. Antolatzailea: Aloña Mendi KE-ko Pilota Saila.
18:00etan, haurren danborrada Udal Musika Bandak lagunduta. Ondoren BURUHANDIAK ETA ERRALDOIAK, Jose de Azpiazu Musika Eskolako triki-pandero taldeak lagunduta.
19:00etan eta 22:30ean, Lantzean behin antzerkia, Olaitturri taldeak antolatuta, Santa Ana antzokian. 1800. urtetik hona Oñatin euskaraz idatzitako literaturari eta sortutako musikari eskainita dago. Sarrerak 5 euroan salgai, Txokolateixan, irailaren 5etik aurrera, eta leihatilan egunean bertan.