100 urte bete ditu Regino Biainek

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko irailaren 8a

Regino Biainek 100 urte bete ditu (Argazkia: Kontzejupetik)

Regino Biain Guridik 100 urte bete ditu eta udal ordezkariek eta San Martin egoitzako arduradun eta langileek zorionak eman dizkiote.

Udalbatza osatzen duten alderdi bietako ordezkariak, Susana Altuna gizarte zerbitzuetako buru barne, joan dira Regino Biain Guridi zoriontzera. San Martin egoitzako diruzaina izandako da Biain urte askotan, eta hango arduradun eta langileek ere zoriondu gura izan dute. Seme-alaben ondoan hartu ditu denak Biainek.

Oñatik EAJk bereziki zoriondu gura izan du Regino Biain alderdikidea. Apirilean omenaldia egin zion EAJk Biaini, batzokian.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak