AEBetako filial ULMA Form-Works Inc.-en bitartez, SOCON Forming & Shoring enpresa erosi du Ulma Construction-ek. Horrekin, AEBetako hego-ekialdeko kostaldean indar handiagoa izango du, non bulegoak dituen (Georgian eta Alabaman) 2008a ezkero, eta eraikuntza sektorean enkofratu eta zerbitzu hornitzaile errekonozitua den. Proiektuak egiten ditu: bizi izateko eraikinen eraikuntza, altuera handiko eraikinak, ospitaleak, ur-tratamendu zentroak eta zubiak, batzuk aipatzearren. Besteak beste, Atlantako Braves Stadium eta Georgiako Aquariumaren proiektuak egin ditu.
New Jersey eta Maryland estatuetan zentro logistikoak ditu eta Floridan beste bat irekiko du. Horrekin, AEBetako ekialdeko kostalde osoko merkatuan egon ahal izango da Ulma.
Kudeaketa koordinatua
SOCON enpresak adierazi duenez, bertako CEOa Dan Payne izango da eta kudeaketa-lantalde berbera izango du, baina Ulma kooperatiba sarearen barruan jardungo du eta “kudeaketa koordinatua” izango dute biek. SOCONen esanetan, “Ulmak produktu-lerro guztiz integratua du eta ingeniaritzan aditua da; gaur egun, munduko eraikuntza-proiektu konplexu eta handienetako batzuetan dabil lanean”.