Su egurra, 20-60 zentimetro bitarteko diametroa duten bost metro inguruko zatitan emango da eta guztira, 13-15 tonako kamioikada-loteak salduko dira. Herritarrei, su egur kamioikada 680 eurotan erosteko aukera eskaintzen zaie. Garraioa eta zamatze lanak udalaren kontura izango dira eta kamioia eskatzaileak aldez aurretik esandako tokian hustuko da.
Izena udal bulegoetan eman behar da irailaren 9a aurretik. Oñatin erroldatuta egotea da baldintza eta etxe bakoitzeko eskaera bat onartuko dute. Jasotako eskaera kopurua altua bada zozketa publikoz egingo da esleipena.