Gaur, martitzena, hasiko dira eskolan Txantxiku Ikastolako HHko eta LHko ikasleak; irailaren 16ra arte goizez izango dituzte bakarrik eskolak. DBHkoak ere 6an hasiko dira baina hiru egun egingo dituzte goizetik bakarrik.
Urgain herri eskolan eguaztenean, irailaren 7an, hasiko dituzte eskolak eta hilaren 28ra arte goizetik bakarrik izango dituzte
Baita Elkar Hezin ere. Irailaren 7an hasi eta herriko jaiak bukatu ostean hasiko dira goizez eta arratsaldez txikiak eta gaztetxoak. DBH mailatik gorakoak irailaren erdira arte egingo dute bakarrik goizez.
Zaintza
Ikasturtea aste honetan hasiko badute ere zaintza zerbitzuak zabalik daude Elkar Hezin hilaren 1etik eta Txantxiku Ikastolan 5etik. Txiki Txoko haur eskolan gaur, irailak 6, hasi dute ikasturtea.