Legazpiko Urtatzako zelaietan jokatu zen atzo bertako 48. Artzain Txakur Txapelketa, Artzain Egunaren baitan.
Atzokoan, denera 329 puntu eskuratu zituzten Bengoak eta Ederrek, eta arraza onenari saria ere jaso zuten. Gorbeia Euskal Artzain Txakurra da Eder.
Arrasatearrek, berriz, 296 puntu eskuratu zuten. Hala, lehen bi klasifikatuek Euskal Herriko txapelketan parte hartuko dute, irailaren 17an Atxondon ospatuko dena. Era berean, Bengoa irailaren 25ean Oñatin jokatutko den 57. Nazioarteko txapelketan ere izango da.
Migel Arregik eta Mendik 290 puntu eskuratu zituzten.
Aipatutakoez gain, Jose Luis Madinabeitia oñatiarrak ere hartu zuen parte.