Partidua hasi baino lehen, Agirre zenaren bi iloba eta emazteari lore sorta eman zioten, eta bi taldeen artean oroigarriak banatu ziren.
Penaltiz betetako partidua
Partidua, 17:00etan hasi zen, eta lehen gola Eibartarrek sartu zuten. Ondoren, etxekoek berdinketa lortu zuten Gaizka Irizarrek penaltiz sartutako golari esker. Markagailua berdin, etxekoen bigarren gola iritsi zen, hau ere penaltiz. Joseba Larreak ez zuen barkatu. Hala ere, Eibarko Urkikoek berdinketa egitea lortu zuten, eta 2-2 amaitu zen partidua.
Itxura ona eman zuen etxeko taldeak, eta denboraldiaurreko azken partidua jokatuta, datorren aste bukaeran, Azkoagainen jokatuko den Irungo Real Union taldearen aurka hasiko dute denboraldia.