Urteurren festarekin hasiko du gaztetxeak zapatuan ikasturte berria

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko ira. 1a, 15:47

Zuhaitz landaketa, bazkaria eta kontzertuak daude antolatuta Antixenan. Bazkarirako txartelak salgai daude herriko hainbat tabernetan.

Laugarren urteurrena ospatuko du bihar, zapatua, Antixena gaztetxeak eta festa horrekin hasiko du, bide batez, datorren ikasturte berria.

Zabalik

Iraila Oñatin hilabete betea izaten dela-eta, aurtengo urteurreneko ospakizuna ere "nahiko xumea" izango dela adierazi dute gaztetxeko kideek, baina zehaztu dute "sinpletasun horretan gauza desberdin asko" daudela.

"Umore eta jai giroz" ospatu gura dute bihar Antixena gaztetxeko laugarren urteurrena. 444 gaztetxian bakalau leloa aukeratuko dute festarako eta 11:30ean hasiko dute eguna; lau zuhaitz landatuko dituzte Antixena parkean, urteko bat. Ondoren, gaztetxean bertan egiten duten Guardia Zibeer garagardoaren uzta berriarekin egingo dute topa eta poteoa egingo dute herriko kaleetan. Bazkaria 14:30ean izango da eta kantuan ere egingo dute, bazkarirako prestatu dituzten liburuxka batzuen laguntzarekin. Txartelak Ona, Arrano eta Ongi tabernetan daude salgai, hamar eurotan langileendako eta lau eurotan langabetuendako.
Gaueko emanaldiak 21:30ean hasiko dira: Bertxortan ikuskizuna, abesti ezberdinen bertsioak joko dituen Harakiri rock talde oñatiarra eta Oñati eta Getaria arteko kideez osatuta dagoen punk oi! talde hasi berriaren kontzertua.

Gaztetxeko kideek adierazi duten moduan "jende berria gerturatu da gaztetxera eta belaunaldi ezberdinak elkarrekin inoiz baino gehiago lanean ari dira", eta horrela izaten jarraitzea gura dute. Hala, ospakizuna bezala, gaztetxea ere herritar guztiendako zabalik dagoela gogora arazi dute bertako kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak