Botoak jasotzeko hamabost mahai egongo dira irailaren 25eko hauteskundeetan Oñatin. Ikastolan egon ohi diren zazpiak Zubikoa kiroldegian egongo dira. Beste mahaiak Olakua dorrean, Txiki Txokon, Elkar Hezin eta Errekaldeko eskola txikian egongo dira.
Boto eskubidea 8.878 herritarrek izango dute Oñatin.