Kalakan taldearen kontzertua egongo da San Migel parrokian irailaren 23an. Ulma Fundazioak lotu du emanaldi, taldearen 55. urteurrenaren ospakizunen barruan.
Urteurren horren barruan, Bidegorriak euskararentzat izeneko programa antolatu du Ulmak eta egitarau horretako azken ekintza izango da Kalakan taldearen kontzertua. Irailaren 23an izango da baina aurretik beste ekintza batzuk ere egongo dira. 16:30ean Ulmako langile eta langile ohiak oinez, korrika, patinetan edo bizikletan joango dira Zubillagatik Foruen plazaraino. Han, Ulmako euskararen murala egingo dute 18:30ean eta 19:00etan Amaia DJ-k dantzan jarriko ditu herritar denak.
Kalakan taldearen kontzertua 22:00etan hasiko da parrokian eta ordu eta hogei minutu iraungo du.