'Arantzazuko arte-lantegia' erakusketa, egubakoitzetik aurrera Gandiaga Topagunean

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko abuztuaren 30a

Arantzazuko Adiskideak elkarteak, Arantzazu Gaur Fundazioak eta Arantzazuko Frantziskotarrek, irailaren 2tik urriaren 16ra, pintura eta eskultura erakusketa kolektiboa jarriko dute ikusgai Arantzazuko Gandiaga Topagunea kultur zentroan.

Xabier Alvarez de Eulate, Jose Luis Iriondo, Juan Arriola eta Xabier Egaña frantzizkotarren obra biltzen duen Arantzazuko arte-lantegia erakusketa ikusgai egongo da Gandiaga Topagunean.

Arantzazun erro sendoak zituzten lau artista horien zenbait pintura- eta eskultura-lan, Oteizaren itzaletan zein argitan haziak, Arantzazuko arte-lantegia izenburupean jarriko dira ikusgai, Arantzazuko Gandiaga Topagunean, irailaren 2tik urriaren 16ra. Bisita-ordutegia honakoa izango da: larunbatetan, 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 19.00etara eta igandeetan eta jaiegunetan, 11.00etatik 14.00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak