Bereziki umeendako eta gazteendako ekintzak batu dituzte egitarauan. Txorimaloak eta jolasak txikienendako, eta mahai-futbol txapelketa –25 bikote lehiatu ziren–, rock kontzertua eta DJ emanaldia gazteendako. Baina, horien arrimuan, helduak ere ibili dira plazako frontoian ipinitako txosnan.
Egubakoitzean hasitako jaiak gaur, domeka, bukatuko dira: 19:00etan Malas Compañias taldearen Letter antzezlana egongo da Foruen plazan, 20:30ean bertso saioa txosnan, eta 22:00etan sari banaketa leku berean. "Jaiak ospatzeko aste bukaera topatu ostean, aurrera egingo dugu. Bidebarrietako jaien bidea hementxe hasten dugu", esan dute antolatzaileek.