Ara Malikian biolinistak eta bere taldeak Espainiako antzoki garrantzitsuenetan sarrera guztiak agortu ditueni biraren izena da “15”. Estatuan eman dituen lehen 15 urteei buruz ari da izen hori, eta obra klasikoak nahiz XX. mendeko herri-musikari buruzko errepertorio zabaletik hartutako hainbat moldaeraz osatzen da proposamena.
2012an Kepa Junkerarekin eman zuen kontzertua Arantzazun, eta berriz ere itzuliko da errepertorio luze eta aberats batekin. Bach, Radiohead, Falla, Paco de Lucía, Sarasate... programa aberatsean, bere artea espiritu eta arnasa bihurtuko du entzuleendako.