'Espeleotxiki' egitasmoak iragan Aste Santuan eta aurreko urteetan izandako arrakasta ikusita, udako oporretarako ere hainbat txango antolatu dituzte Arrikrutzen. Uztailean haur eta guraso askok gozatu ahal izan zuten, eta abuztuan ere bi txango antolatu dituzte. 6an egin zuten lehenengoa eta bihar, zapatua, egingo dute azkena.
16 umek parte hartuko dute biharko abenturan, eta jendea kanpoan gelditu da ez baitago denendako tokia. izan ere, udan "arrakasta" izaten ari da 'Espeleotxiki' beste behin ere, kobazuloko arduradunen berbatan.
"Jendea animatu egin da, eta udan 'Espeleotxiki'k arrakasta izan duela esan daiteke", azaldu dute Arrikrutzeko arduradunek.