Lourdes Idoiaga: "Hutsune handia sentituko dugu ez bakarrik Oñatin, baizik eta Euskal Herri osoan"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko abu. 10a, 14:02

Lourde Idoiaga.

Oñatiko alkate ohi Lourdes Idoiagak txikitatik ezagutzen zuen Juan Zelaia: "Bere etxearen pareko baserrian jaio nintzen eta umetatik ezagutzen nuen. Zuzenean berarekin bizi izan nuen ikastolaren alde egin zuen lana, lan handia egin zuen. Konprometituta ikusi nuen, zuzen-zuzenean, Oñatz kultura taldearen edo ikastolaren sorrerarekin, esaterako. Bere abertzaletasuna nabarmenduko nuke, bere osotasunean".

Idoiagaren arabera, "hutsune handia" utziko du Zelaiak: "Historiko bat joan da, justu orain 96 urte egin behar zituenean. Hutsune handia sentituko dugu ez bakarrik Oñatin, bere irudia Euskal Herrira zegoen irekita hainbat arlotan. Euskal Herrian oso pertsona garrantzitsua galdu du gaur".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak